saltatu edukira

Zer da “Seed
Capital de Bizkaia”?

Hastapenak

Seed Capital de Bizkaia foru-baltzua da, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailera atxikia.

Seed Capital de Bizkaia 1989. urtearen bukaeran eratu zen, Europako Hazi Kapitaleko Funtsak Sustatzeko Europako Erkideko Egitarauaren babesean (DD.GG XVI eta XXIII), hain zuzen ere, garai hartan Europako Erkidegoa zenak garatua, enpresa-egitasmo berritzaileak (abiarazte-fasean) finantzatzeko asmoz.

Antolaketa

SEED CAPITAL BIZKAIA honela antolatzen da:

  • Baltzu kudeatzailea, SEED CAPITAL DE BIZKAIA, ARRISKU KAPITALEKO ERAKUNDEAK KUDEATZEKO BALTZUA, S.A. izenekoa, 1989. urtean eratua. Foru Baltzu Publikoa da, Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Sailera atxikia, Funtsa kudeatzea helburu duena.
  • Funtsa, SEED CAPITAL DE BIZKAIA, ARRISKU KAPITALEKO FUNTSA izenekoa, 1991. urtean eratua eta hasieran 1,8 milioi euroko zuzkidura zuena, bertan inbertitu nahi duen edozein inbertsiori, publiko zein pribaturi, irekia, enpresen kapitalean aldi baterako partaidetzaren bidez enpresok sustatu eta garatzeko.
  • Abenduaren 28 an sinatu zen, notarioaren aurrean “SEED CAPITAL DE BIZKAIA BI FCR” funtsaren eraketa, 2.050.000 euroko hasierako kapitalarekin. Horietatik 2.000.000 € Bizkaiko Foru Aldundiak eman zituen, eta 50.000 € Euskadiko Kutxak.
  • Ekintzailetza eta Giza Berrikuntza Funtsa, Bizkaiko Foru Aldundiak 2014. urtean eratua, 1.650.000 euroko hasierako kapitalarekin. Gizartearentzat berritzaileak diren enpresa ekimenen sustapena eta sendotzea laguntzeko sortua.
  • SEED CAPITAL BIZKAIA MIKRO, Araubide Erraztuko Arrisku Kapitaleko Sozietatea-ETE, 2014ko irailean eratua, enpresa bakoitzeko 25.000 € arteko maileguen bitartez mikrofinantzaketa proiektuetan parte hartzea helburu duena.