saltatu edukira

Kontratatzailearen profila

Kontratatzaile profila

“Kontratatzaile profila” kontratazio organoen web orrialdeetan kokatzen den gunea da, berauek eguneroko eginkizunetan burutzen dituzten kontratu-jarduerari publikotasuna eta gardentasuna emateko aukera ematen duena.

“Kontratatzaile profila”ren arautze orokorra, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginaren 53. artikuluan adierazten da eta kontratazio-organoaren jarduerari buruzko edozein datu eta informazioa adieraz dezake (hala nola, aurretiazko informazioaren iragarpenak, irekitako lizitazioak, izapidetzen ari diren lizitazioak (esleipen-prozesuan daudenak), hautabide hauei buruzko dokumentazioa, programaturiko kontratazioak, dagoeneko adjudikatu diren kontratuak, deuseztatu diren prozedurak, harreman-guneak, e.a.).

 

Kontzatatzeko barne jarraibideak

Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginak (aurrerantzean SPKLTB), non Sektore Publikoko Kontratuen urriaren 30eko 30/2007 Legea eta lege-mailako arauetan jasotako sektore publikoko kontratazioaren arloko xedapenak behar bezala araututa, argituta eta harmonizatuta jasotzen diren, SEED CAPITAL bezala sektore publikokoak diren entitateen kontratazio-prozedurak arautzen ditu, malguago edo zorrotzago, entitateen izaera juridikoaren arabera eta egiten diren kontratuen eremu objektiboaren arabera.

SPKLTBren 3. atalaren 3. artikuluak zehazten duenez, SEED CAPITAL sektore publikoko entitatea da eta botere esleitzailea dauka. Ondorioz, bere kontratazio-prozedurei ezarri beharreko erregimena araututa dago eta SPKLTBren 191. artikuluak zehazten duenez, kontratatzeko barne jarraibideak izan behar ditu, bere jardunbidea publizitatearen, konfidentzialtasunaren, berdintasunaren, konkurrentziaren, gardentasunaren eta diskriminazio-ezaren printzipioei lotzeko.

BOE-testu birbatua rd-2011 sektore publikoko kontratazioa

Kontrataziorako barruko jarraibideak