saltatu edukira

Noismart, espazio isilak sortzeko soluzio integralak

Bizkaitar startup honek kutsadura akustikoaren kontrako garapen teknologikoak egiten ditu

Zaratak gure gizartearen osasunerako eta giza-harremanetarako ekartzen dituen arazo ugariak eta horiei aurre egiteko dauden baliobide eskasak ikusirik, orain dela urte bi eta erdi Noismart startup jaio zen, bere burua “ekintzaile seriean” espresioaz definitzen duen Leire Atxaren ekimenari esker.

Beste batzuen artean Seed Capital Bizkaiarenlaguntza daukanenpresa honen jarduera, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskolaren enpresen inkubagailuan kokatuta dago (ZITEK),bere laguntza jasotzen duelako. Bere zeregina, kutsadura akustikoak sortzen dituen kalteak, ikuspegi integraletik, hau da, esparru teknikotik eta sozialetik, konpontzea da.Beraz, Noismart-ek, zarata neurtu eta kontrolatzeko bere produktuak eskaintzeaz gain, zenbait gizatalderi, zarata eta bere ondorioei buruzko trebakuntza eta sensibilizazio zerbitzuak ere eskaintzen dizkie.

Europan gehien hazten ari den ingurumen-arazoa-adierazten du Leire Atxak-, zaratarena da. Arartekoren bulegoan erregistratzen den mota honetako lehen arazoa izanda ere, nazio baten ere ez da osasunean, elkarbizitzan eta ingurumenean eragiten duen larritasun mailaren arabera lantzen ari, nahiz eta argi egon gutxi barru sakontasunean ekin beharko zaiola”. “Noismart-etik –darrai-, zarata erregistratu eta kontrolatzen dituzten produktu berritzaileak garatu, fabrikatueta merkaturatzen ditugu. Baina baliabide materialak eskaintzeaz gain, kutsadura akustikotik eratorritako hainbatarazo konpontzea bilatzen duen aholkularitza teknikoa eta sozial zerbitzu integrala ematen dugu ere”.

Bezero bakoitzak bere zarata arazo zehatzari aurre egiteko tratamenduaren araberako zerbitzuak behar dituenez, lehenengo, aholkularitza integrala landu behar da. Horrela, adibidez, taberna baten edo ikastetxe baten hartu beharreko neurriak ezberdinak dira. Kasu bietan ondo egon daiteke neurtzeko eta kontrolatzeko Noisense gure gailua izatea bai eta beharrizan zehatzei egokitutako isolamendu akustikorako neurriak instalatzea ere”, dio.

Honela jardun ahal izateko, Noismart-ek, produktua teknologikoki ahalik eta gehien hobetzen saiatzen dentekniko eta adituek osatutako disziplina anitzeko gizataldea sortu du.

Noisense-ren garapen berriak

I+D+i teknologi esparruan, Noismart-en lorpenik garrantzitsuena,neurtzeko eta kontrolatzeko Noisense gailua da. Zarata mailapantailan ikustea eta kutsadura akustikoa gutxitzeko plan bereziak diseinatzea ahalbidetzen duen Euskadin erabat fabrikatutako garapen propioko tresna berritzailea da. Horretarako, sonometro (zarataren neurketa) eta sonografo (neurketa horren espresio grafikoa) funtzioak biltzen ditu, datuak giro ezberdinetan hartu eta igortzeko bai eta ezarritako mugak gainditzen direnean abisatzeko ahalmenaz ere. “Noisense-k daukan berritasuna, nazio eta nazioarteko patentearekin babestu duguna, datu bilketa duen sonografoa da. Tresna hau leku ezberdinetan jarri daiteke datuak hartu, hodeira igo eta gailu mugikor batera bidaltzeko, gero handik datuak aztertu bait daitezke”. 

Barrualderako, Noisense modelo bi daukagu eta orain, kanpoalderako diren berri batzuk lantzen ari gara”, aurreratu du Leire Atxak. “Hilabete bi barru gutxi gora behera prest edukitzea espero dugun eta industriarako izango denbeste garapen baten probak egiten ari gara. Aipatutako honek, entzute-babesabeharrezkoa denean eta lan-osasun araudien arabera derrigorrezkoa denean abisatuko du”.

Bi urte eta erdi daramagu Noisense-ren garapen proiektuan murgilduta eta agertzen diren eta gainditu behar ditugun oztopoak egonda ere,ziur gaude etorkizuna daukan tresna dela, gure gizarteetan gero eta handiagoa den zarataren arazoari aurre egiteko beharrezkoa dela,horrek, osasunean, ingurunean eta gehien bat, elkarbizitzan eragina daukalako. Gainera, merkatua, egon badago eta lana polita denez, uste dugu gure proiektu enpresarialaindartzearenaldeko apustua egiten jarraitu behar dugula. Horretanjarraitu behar dugu, arriskatzen ez dueneak ez duelako irabazten”.