saltatu edukira

Lurmetrika Labs, ostatu turistiko industriaren zerbitzurako ‘big data’

Datuen kontsulta errezten duen plataforma garatzen du, arloko joerak ezagutu, arriskuak aurreikusi eta garapen iraunkorra bermatuko duten estrategiak  gehitzeko 

Orain dela urte bete, 2016ko  maiatzan, hain zuzen, arlo turistikoaren funtzionamendua ezagutzen zuten  sustatzaile bik Lurmetrika Labs sortzea erabaki zuten. Aipatutako hau, informazio iturri digital berrietan eta monitorizazio teknologietan oinarritutako ostatu turistikoaren industriaren etekina neurtzeko aplikazioak garatzen dituen ‘start up’ da. Joandako urtealdi honetan, enpresaren sustatzaileek Aurkene Alzua Sorzabal eta  Zaloa Lavilla Gallarzagoitiak, bezero ugariko  zorroa lortu dute eta euren ostatuak kudeatzeko behar duten arloko  informazio analitikoa ematen diete.

Bezeroen beharrizanei erantzun hobeagoa emateko, ekintzaile hauek, adimen artifizial eta informatika arloan adituak diren profesionalekin batera, datuak kontsultatu eta grafikoak lortzea errezten  duen plataforma garatzen ari dira. Plataforma honek, turismoak, funtsezkoak diren hirietan eta lurraldeetan daukan eragin ekonomikoa eta soziokulturala neurtu eta monitorizatzeko zenbait adierazle eskaintzen du, bezeroak, ondorioak atera, joera berriak ezagutu eta arloaren garapen iraunkorra bermatuko duten estrategiak eta politikak gehi ditzan.

Lurmetrika-k turismo arlorako prestatzen duen informazioa, gehien bat, helmugaren etekina, ostatu kolaboratiboa, ospea eta merkatu igorleei buruzkoa da. Prezioak, eskaintzaren aldaketa eta norakoen urtaroko izatea, eskatzen diren ostatu motak, helmugen konparaketa, okupazio tasa, langile kopuruak eta iraunkortasun indize bezalako adierazleekin lan egiten du. “Gure lanaren faseak, lau dira –adierazten du Zaloak-: informazioa egunero internetetik jaso, datu-basea egituratu, aurreikuspen ereduak algoritmoak erabiliz egin, eta azkenez, laugarren  fasea, informazioa kontsumitu eta ikustea da

Abantailak

Lurmetrika Labs-ek erabiltzen duen metodologia, normalean ostatu turistiko industriaren etekina jakiteko  erabili diren inkesta eta laginketekin konparatuz, funtsean informazioa hartzeko arintasunean, hori lortzeko kostuen gutxiagotzean eta une bakoitzean neurri egokiak hartu ahal izatea ahalbidetzen duten gaur eguneko datu errealak lortzean oinarritzen diren abantailak eskaintzen ditu.

Lurmetrika-ren helburua, helmugak kudeatzen dituzten erakundeei eta bere lurraldeko ostatu enpresen etekinaren jarraipen eraginkorra egiteko baliabide nahikorik ez daukaten turismo kudeaketako toki erakundeei  kostu baxuko adimen-tresna eskaintzea da.

Gure asmoa, helmugak kudeatzen dituzten erakundeei –dio Zaloak-, euren lurraldean, informazio praktikoa emango dieten behatakoiak, formatu eroso eta kontsultatzeko errezak direnen  bidez edukitzen laguntzea da. Turismo arloaren barruan badaude beste maila batzuk, hala nola bidaia-agentziak, gure garapenez ere balia daitezkeenak, merkatuan, adibidez, prezioak, okupazioa, ospea eta iraunkortasuna nola mugituko diren jakiteko eta horrela, euren eskaintzak egiterakoan, gehiago doitzeko”.

Sorkuntza berriko Lurmetrika Labs enpresak orain daukan erronka handienetariko bat, bere garapen tenologikoentzako finantziaketa bilatzea da. Horrez gainera, web teknologien garapenean eta datu ugarien analisian adituak diren langileak lortzea ere funtsezkoa da, euren enpresa proiektua arrakastatsua izan dadin. Inbertsioan eta kudeaketan izan duten laguntzari dagokionez, Lurmetrika-ko arduradunek,  Beaz, Seed Capital Bizkaia, Spri l, eta Ekintzaile deritzonek proiektu berritzaileak direla eta eman diena nabarmentzen dute.