saltatu edukira

Nola inbertitzen dugun

Inbertitzeko irizpideak

  • Baltzuaren helbideak eta lantegi edo bulego batek Bizkaian egon beharko du.
  • Inbertituko den enpresen garapen-maila. Enpresa-egitasmo edo enpresa berrietan inbertitzen da, jarduera abiarazteko; baita abiarazita dauden enpresa txiki eta ertainetan ere, garatu eta hedatzeko.
  • Sustapen-taldeak egitasmoan parte hartzea (partaidetza ekonomikoa). Baltzu-kapitalaren % 25 gutxienez.
  • Gutxieneko baltzu-kapitala, 90.000 euro.
  • Jarduketa-sektoreak: Ez da baltzu hauetan inbertituko: finantza-baltzuak, higiezin-baltzuak eta merkaturatze-baltzuak. Zergen eta Gizarte Segurantzako ordainketak egunean izatea.

Bi maila hauen arabera balioztatzen dugu:

Proiektua

  • Jarduera garatuko den eremu geografikoa
  • Enplegua sortu ahal izatea
  • Negozio-plana garatzea
  • Berrikuntza-maila
  • Negozioa kokatuko den jarduera-sektorea

Sustatzaileak

  • Konfiantza sortu eta ezagutzera eman behar dute
  • Konpromiso pertsonal handia izan behar dute
  • Profil teknikoa edota enpresariala izan behar dute

Zer ekartzen dugu guk?

Inbertsio-tresnak

Baltzu-kapitala

Gehienezkoa: baltzu-kapitaleko partaidetza ez da baltzu-kapitalaren % 45 baino handiagoa izango eta, nolanahi ere, gehienezko ekarpena 300.000 €-koa izango da.

Gutxienekoa: 60.000 €

Partaidetza-mailegua

Gehienezkoa: gehienezko zenbatekoa, 300.000 €, edo sozietatearen funts berekiak.

Baltzu-kapitala + Partaidetza-mailegua

Gehienezkoa: 450.000 €


Baltzu-kapitala

Enpresaren betekizunak

  • Enpresa txiki eta ertain izatea.
  • Bizkaian kokatuta egotea.
  • Talde sustatzaileak proiektuan duen partaidetza ekonomikoa: baltzu-kapitalaren % 25 gutxienez.
  • Gutxieneko baltzu-kapitala: 90.000 euro.

Kapitalaren baldintzak:

  • Aldi baterako partaidetza baltzu-kapitalean
  • Gutxiengoduna, % 45 arte
  • Iraunkortasuna: 5/7 urte
  • Zenbatekoa: gutxienez, 60.000 eta 300.000 € arte
  • Irteera itundua, inbertsioa egiterakoan, akziodunek akordioa sinatzea irteteko baldintzak adieraziz.

Partaidetza-maileguak

Partaidetza-maileguak, interes-tasa enpresaren emaitzen arabera duten maileguak dira.

Maileguen galdagarritasuna gainerako hartzekodun komunen menpe dago.

Enpresaren betekizunak

  • Enpresa txiki eta ertain izatea.
  • Bizkaian kokatuta egotea.
  • Eskatutako mailegua baino handiagoak diren funts berekiak izatea.

Maileguaren baldintzak

  • 300.500 € arteko zenbatekoa.
  • 7 urterako muga-eguna.
  • Bi urteko gabealdiko amortizazioa. Amortizazio aurreratua funts berekiak gutxitu gabe
  • Ez du berme gehigarririk behar
  • Irekitzeagatiko komisioa: % 0,5
  • Interes-tasa:
    • Finkoa: EURIBOR 3 hilabetetara + 2.5 (hiru hilez behingo likidazioak)
    • Aldakorra: ekitaldiko emaitzaren arabera (urteko likidazioa)
    • Ekitaldi bakoitzeko maileguaren finantza-kostua (finkoa + aldakorra) ezingo da EURIBOR 3 hilabetetara + 5 baino handiagoa izan.

Maileguaren xedea

Produkzio-inbertsio berriak, materialak nahiz ukiezinak, finantzatzea.


Mikrofinantzaketa

Finantzaketa-tresnak: mailegua edo kapitalean parte izatea

Gehienezkoa: proiektuaren kostu osoaren % 95. Muga: 25.000 € enpresa bakoitzeko

Inbertsioak aktibo finkoetan

Epea: 5 urte arte (6 hilabeteko gabealdia egoteko aukera)